2010eko IRAILAREN EGITARAUA: Deskargatu programa
ARTE Y NATURALEZA
EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTROAK “ARTEA ETA NATURA: sormenezko begirada bat” ERAKUSKETARI HASIERA EMAN DIO

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa – Madariaga Dorretxeak “Artea eta Natura: sormenezko begirada bat” erakusketari hasiera eman dio gaur. Portfolio Natural taldearen lana dugu hau, eta 60x80 cm-ko 30 argazkiz osaturik dago. Erakusketa honek, irudi guzti horien kalitatea erakusteaz gain, argazkilari bakoitzaren ikuspuntua azaldu nahi du. Gainera, naturaren argazkiek ingurumenaren kontserbazioan paper garrantzitsua bete dezaten du helburu.
Erakusketa honek naturaren sormenezko argazkigintza posiblea dela frogatzen du eta ohikotasunetatik urruntzen den argazkilari taldea erakusten digu, lan pertsonalagoen aldekoak direnak.
Portfolio Natural naturaren argazkilari talde baten eskutik datorkigun proiektua dugu. Kalitatezko argazkilaritza eskaintzen dute argazki-bilduma mugatu eta zenbatuen salmentaren bitartez.
Erakusketa irailaren 26ra arte izango dugu ikusgai eta sarrera doakoa da.
Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxea, Ihobek kudeatzen du, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailakoa. Ihobe, Sozietate Publikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiak mugiaraztea eta ingurumena eta pertsonen bizi kalitatea etengabe hobetzeko lan egitea du xede, betiere Eusko Jaurlaritzaren planekin, zuzentarauekin eta garapen iraunkorraren irizpideekin bat etorriz.
Doako sarrera. Irailaren 26ra arte.
2010 BIODIVERSIDAD

Aniztasun biologikoaren nazioarteko urtearen oroipenezko erakusketa mugikorra dugu, Fundación Biodiversidad eta CSIC-ek egindakoa. Biodibertsitatearen kontzeptua, mehatxuak eta kontserbazioa lantzen ditu.
Doako sarrera. Urriaren 24ra arte.